Ahozkoa lantzeko material bilduma interesgarria. Ipuinak, kantak eta bestelako baliabideak daude.
Euskal Mitologiaren Ataria
Euskal Mitologia Atariaren helburua, Euskal Herriko aintzinako jainko eta pertsonaia mitologiko garrantzitsuenei buruz ideia orokor batzuk plazaratzea da.
HEO: Mailaketa probak
Agiriak.net: Idazki eta dokumentu estandarrak euskaraz
Agiriak.net fondoak eguneroko harreman sozio-ekonomikoetan eta eguneroko bizitzan baliagarri suerta daitezkeen dokumentu eta inprimaki estandarrak biltzen ditu. Euskaraz bizi eta lan egiten dugunoi gaur egun eskura ez ditugun idazki estandarrak eskaintzea da fondoaren helburua. Dokumentuok modu erraz eta azkar batean jasotzeko aukera dago, bai doakoak direnak bai ordainduz jaso daitezkeenak. Fondoa etengabe eguneratzen da. Erabiltzaileek agiri gehiago bidaltzeko aukera dute eta, aztertu ondoren, fondoan sartzen dira, doan jaisteko aukerarekin.
Hiztegia.net
Weborrialde honetan mota askotako euskal hiztegiak aurki daitezke.
Itzultzaile automatikoa
Eusko Jaurlaritzak online erabiltzeko itzultzaile automatiko bat garatu du. Tresna honi esker testuak gaztelaniatik euskarara itzuli eta weborrialdeak euskaraz jar daitezke.