CEPA GERNIKA-LUMO HHI

IKASTURTE BERRIA

Xehetasunak
Noiz sortua: Larunbata, 14 Urria 2017 06:04
Azken eguneraketa: Larunbata, 14 Urria 2017 06:04
Nork idatzia: Administrator
Bisitak: 7525

Ongi etorri 2017-18 ikasturte berrira!

Jadanik  martxan dugu   ikasturte berria , betiko moduan gogoz , ilusioz eta arduraz .  Aurrekoak bezain atsegina eta pozgarria izatea espero dugu.

Ikasturte hasiera honetan, azken lau urteetan gure eskolan zuzendari eta hainbat urtetan irakasle izan dugun  Natalia gure lankidea oroitu nahi dugu. Beharbada  pixkat berandu gabiltza, baina gure lankideak ondo baino hobeto daki  zenbat kostatzen den kurtsoa martxan jartzea…

Hona hemen berarentzat  lagun bik prestatutako bertso pare bat:

1

Gernikako Eparaino

heldu zinan zu aintzina

neska jatorra,alaia

ta euskaltzale bikaina

Ipaster herrian zara

 dantzari gazte arina

ikasle etorkinekin

klasean langile fina

lau urtetan zuzendari

lana ederto egina

taldean izan zaitugu

lankide txit atsegina

EPAko ikastetxean

guretzat ahaztuezina

2

Natalia irakaslea

kantuz gatoz zuregana

ikasle ta irakasleen

jarraian  gure esana

zortzi urtetan Epan zuk

egin irakasle lana

ederto eroan dozu

 zuzendaritzaren zama

betiko itzi dauskuzu

lau  herritan zure aztarna

faltan dogu hemen zure

grina ta beharrizana

bertso hauekin eskertu

gura dautsugu gaur dana.

 

Ezer gutxi gehitu ahal da.  Eskerrikasko  Natalia, bene-benetan eta ea laster gurean berriro zaitugun.

Gure eskolan egon diren  beste irakasleei ere  eskerrik asko eta nola ez, irakasle  berriei ongi etorri!