CEPA GERNIKA-LUMO HHI
GERO ARTE ISIDRO
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Ostirala, 02 Otsaila 2018 10:21
- Azken eguneraketa: Ostirala, 02 Otsaila 2018 10:28
- Nork idatzia: Administrator
- Bisitak: 1598
Gizon handia, pertsona handiagoa.
Gurean denbora gutxi egon arren, denok maitatua. Milesker bihotz-bihotzetik. Faltan botako zaitugu Isi. Ez aldatu inoiz.
11 ORDU IRAKURRALDIA
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Larunbata, 02 Abendua 2017 08:50
- Azken eguneraketa: Larunbata, 02 Abendua 2017 08:50
- Nork idatzia: Administrator
- Bisitak: 2220
Urtero bezala, Euskara eguna ospatzeko, Gernikako Udalak antolatzen duen "11 ordu irakurraldia"-n parte hartu dugu aurten ere bai.
Oraingo honetan Atxagaren Obabakoak izan da liburua.
Betiko moduan mila esker parte hartu duzen ikasle eta irakasle guztiei.
"Guernicaren bidaia"
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Igandea, 29 Urria 2017 20:24
- Azken eguneraketa: Igandea, 29 Urria 2017 20:24
- Nork idatzia: Administrator
- Bisitak: 593
CEPA Gernika-Lumo HHIko ikasle eta irakasleok "Guernicaren bidaia" erakusketa bisitatu genuen urriaren 24ean. Bisita gidatu honetan Picassoren Guernica artelanak egin duen bidaiaren berri izan genuen historian atzera eginez. Dokumentu eta argazki historikoak, bai ikus-entzunezko aurkezpenak gu ere bidaia horren parte izatea lortu zuten.
IKASTURTE BERRIA
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Larunbata, 14 Urria 2017 06:04
- Azken eguneraketa: Larunbata, 14 Urria 2017 06:04
- Nork idatzia: Administrator
- Bisitak: 3093
Ongi etorri 2017-18 ikasturte berrira!
Jadanik martxan dugu ikasturte berria , betiko moduan gogoz , ilusioz eta arduraz . Aurrekoak bezain atsegina eta pozgarria izatea espero dugu.
Ikasturte hasiera honetan, azken lau urteetan gure eskolan zuzendari eta hainbat urtetan irakasle izan dugun Natalia gure lankidea oroitu nahi dugu. Beharbada pixkat berandu gabiltza, baina gure lankideak ondo baino hobeto daki zenbat kostatzen den kurtsoa martxan jartzea…
Hona hemen berarentzat lagun bik prestatutako bertso pare bat:
1
Gernikako Eparaino
heldu zinan zu aintzina
neska jatorra,alaia
ta euskaltzale bikaina
Ipaster herrian zara
dantzari gazte arina
ikasle etorkinekin
klasean langile fina
lau urtetan zuzendari
lana ederto egina
taldean izan zaitugu
lankide txit atsegina
EPAko ikastetxean
guretzat ahaztuezina
2
Natalia irakaslea
kantuz gatoz zuregana
ikasle ta irakasleen
jarraian gure esana
zortzi urtetan Epan zuk
egin irakasle lana
ederto eroan dozu
zuzendaritzaren zama
betiko itzi dauskuzu
lau herritan zure aztarna
faltan dogu hemen zure
grina ta beharrizana
bertso hauekin eskertu
gura dautsugu gaur dana.
Ezer gutxi gehitu ahal da. Eskerrikasko Natalia, bene-benetan eta ea laster gurean berriro zaitugun.
Gure eskolan egon diren beste irakasleei ere eskerrik asko eta nola ez, irakasle berriei ongi etorri!
GASTEIZEKO ARGAZKIAK / FOTOS GASTEIZ
- Xehetasunak
- Noiz sortua: Igandea, 18 Ekaina 2017 06:32
- Azken eguneraketa: Igandea, 18 Ekaina 2017 06:39
- Nork idatzia: Administrator
- Bisitak: 4802
Kaixo, hemen dauzkazue Ekainaren 17an egindako txangoko argazki batzuk.
Aquí tenéis algunas fotos de la excursión realizada a Gasteiz el 17 de junio.